Dokumentuak

Aurkezpena

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011ko udaberrian sortu zen, Lazkaoko Beneditarren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren eskutik. Juan Jose Agirre monje beneditarrak zuzentzen du fundazioa, eta bi helburu nagusi ditu: azken lau hamarkadetan Agirrek euskal gaien inguruan bildutako funts dokumentalak jasotzea eta horien ardura bere gain hartzea, eta Agirrek hasitako lanari segida ematea, funts berriak jasotzen jarraituz eta horiek denak gizartearen esku jarriz.

Eman zure funtsak dohaintzan!


Beren funtsak –artxiboak, bildumak, aldizkariak, mota guztietako dokumentuak…– Lazkaoko Beneditarren Fundazioari eman nahi dizkioten pertsona eta erakundeak fundazioarekin jar daitezke harremanetan, bai zuzenean, baita Euskodoken bitartez ere: Euskodok (Euskal Ondare Dokumental eta Bibliografikoa Kontserbatzeko Elkartea), Placido Kareaga Plaza 1, 7. esk., 48014 Bilbao / 665750931 / JLIB_HTML_CLOAKING .

Elosegi 27, 20210 Lazkao, Gipuzkoa | JLIB_HTML_CLOAKING | T (+34) 943 888 781